Joan den azaroaren 28an Pirinio Atlantikoetako Kontseilu nagusiko ordezkaritza bat izan zen Zubietako Zentroan, eskaintzen dugun zerbitzua ezagutzera etorri ziren. Bilera atsegin bat egin ondoren, zentroa nola kudeatzen dugun eta eskaintzen dugun arreta nolakoa den azaldu genien, haien zentrora joatekotan geratu ginen. Horregatik otsailaren 25ean eta 26an Pirinio Atlantikoetako Kontseilu nagusiak antolatu duen minusbaliotasunari buruzko topaketa-programan parte hartzera joango gara Uliazpitik.