Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Etxebizitza > TXANGOAK 2015...

Zerbitzuak


2015/10/01

TXANGOAK 2015

Zein gustukoa den denontzat oporretara joatea, eguneroko errutina bertan behera uztea eta erabat eta guztiez deskonektatzea, eta egun batzuk gozatzeko eta lasaitzeko bakarrik eta bereziki hartzea. Denok dakigu opor-egun batzuk gozatzeak onurak ekartzen dizkigula. Horietako batzuk aipatzearren esango dugu estresa gutxitzen laguntzen dutela, energia berreskuratzen, bizipen desberdinak gozatzea ahalbidetzen dute, eta harreman pertsonalak hobetzeko ere lagungarri dira. Zubieta zentroan badakigu hori, eta ahalegina egiten dugu ahal duten zentroko pertsona guztiek lasaitzeko eta aisialdirako egun batzuk hartzeko inguru desberdin batean. Aurten Kantabria aukeratu dugu horretarako, dituen hondartza eta mendiengatik, nahiz eta taldeetako batzuk Huescako Pirinioetan izan diren, eta beste batzuk Nafarroan. Eta gauak kanpoan igaro ezin dituztenentzat, egun guztirako irteerak antolatu ditugu. Esan beharrik ez dago denak oso pozik ibili direla, eta ahal badugu behintzat, datorren urtean errepikatu egingo ditugula.

Irudi-galeria

ET1

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus