Gabonak, Danborrada, Kaldereroak eta Iñudeen egunak igaro eta gero, Donostia Zentroko lagunek bagenituen Iñauteriak ospatzeko gogoak ere, beraz bestetan bezala, jaialdi zoragarri batekin ospatu ditugu! Hawaiarrak, kabareterak,Arrantzaleak, Ameriketako Football-eko jokalariak, Animadorak, Aitton-Amon umoretsuak eta Partxiseko fitxa koloretsuak, baziren bertan dantzan sekulako koktel zaporetsua hartzen ari ziren bitartean. Txokolatada bat antolatu genuen ere Jaildiari amaiera goxua emateko asmoz.