ADIMEN URRITASUNA DUTEN PERTSONENTZAT EGOKITUTAKO SORMENEZKO ESKULANEI BURUZKO IKASTAROA BERGARAKO ZUBILLAGA DK. ZENTROAN
Abenduan zehar Adimen Urritasuna duten Pertsonentzat egokitutako Sormenezko eskulanei buruzko Ikastaro bat egiten ari gara Zubillaga Dk. Zentroko eta Eibarko Egogain Zentroko zaintzaile-talde batentzat.
Sormenezko Eskulanen eremuan esperientzia zabala duen Edurnek ematen du ikastaro hau, honen helburua teknika xumeak ikastea izango da, gerora teknika horiek zentroan arreta eskaintzen diegun pertsonen kolektiboan aplikatu ahal izateko.
Oraingoz egin den balorazioa guztiz positiboa izan da.