Aurten proposamen berri moduan, Zentroak, Zineforum saio bat antolatu du eta gure eguneroko lanarekin zerikusia duen gai bati buruzko filma ikusteko aukera izan dugu.Helburua eztabaida sortzea zen eta urritasunaren alorrean ohikoak diren gaiei buruz gogoeta egitea.Jarduera guztiz borondatezkoa izan da eta parte-hartzea oso ona izan dela esan dezakegu (20 lagun).Arratsalde bat aukeratu eta autodeterminazioaren gaia aztertu genuen; parte-hartzaileek egin duten balorazio guztiz positiboa izan da eta errepikatuko dugula pentsatzen dugu.