Bergarako Zubillaga Dk. Zentroan dagoeneko antolatu ditugu lehenengo udalekuak Gesaltza Añanara. Aitor, Javier, Juanjo, Julián, Mercedes eta Ruthek eta bere zaintzaile diren Oihana, Alejandra eta Linak Haran Gazian egun batzuk igarotzeko aukera izan dute.
Gatzagak ikusteaz gain, abentura-jarduerak eta arku-tiroa egiteko aukera izan dute Sobróneko Parkean; ibilbide desberdinak ere egin dituzte inguru horretan.
Esperientzia positiboa izan da eta asko gozatu dute denek.