Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Eguneko arreta > “DANTZA ETA MUGIMEND...

Zerbitzuak


2014/04/16

“DANTZA ETA MUGIMENDUAREN TERAPIAREKIN” HASIKO GARA ULIAZPIKO ZUBILLAGA DK. ZENTROAN

 
Martxoaren amaieratik aurrera Uliazpiko Zubillaga Dk. Zentroak Dantza eta Mugimendua gehituko ditu Terapia moduan Eguneko Zentroan.
 
Jarduera gauzatzeko ardura izango duen pertsona Uxue Pascual izango da, psikologoa eta dantza eta mugimendua lantzen dituen terapeuta.
 
Dantzaren eta Mugimenduaren Terapia espezialitate bat da psikoterapian eta gorputza eta hitzezkoak ez diren horren adierazpenak prozesu moduan erabiltzen ditu norbanakoaren integrazio emozionala, kognitiboa eta fisikoa sustatzeko. Psikoterapiako sormeneko arteen taldearen barruan dago, arte terapia, musikoterapia eta dramaterapia dauden bezalaxe, eta mugimenduaren eta dantzaren erabilera psikoterapeutikoa bezala ezagutzen da norbanakoaren integrazio psikofisikoa lortzea helburu duen prozesuaren barruan (Bernstein, 1979 & Rodríguez, 2005)
 
Programaren helburua gorputzarekin bizipen positiboak sustatzea izango da, eta baita komunikazio modu desberdinak eta hitzaren eta gorputzaren adierazpen desberdinak sustatzea ere.
 
12 saioko programa bat gauzatuko da, martxotik ekainera, eta zentroan arreta eskaintzen zaien 7 pertsonarentzat izango da. Programaren amaieran ebaluazio bat egingo da programarekin lortutako emaitzak ikusteko. 

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus