Uliazpiren Bergarako Zubillaga Dk. Zentroan arreta eskaintzen zaien 4 laguneko talde batek bere zaintzailearekin astearen egun batean beren otorduak prestatzea da asmoa.
Arreta eskaintzen zaien pertsona-talde batek etxeko lanak egiteko duen autonomia-maila gehitzea izango da jardueraren helburua.
Programa honen barruan Zentroko 7 lagun sartuko dira guztira, eta asteetan zehar txandatuz joango dira.
Horiekin jarraituko den prozedura honakoa izango da: arreta eskaintzen zaion pertsona-taldea zaintzailearekin elkartuko da, egun horretan prestatuko duten menua aukeratuko dute, herriko azokan edo auzoan hurbil dituzten dendetan erosketa egingo dute, otorduak prestatu, egin dutena jan eta sukaldea eta etxeko jangela jasota utziko dute.
Gero esperientzia hori eta programan sartutako pertsona-talde horrek lortu duen ikasketa-maila balioetsiko ditugu.