Martxoaren amaieratik aurrera Uliazpiko Zubillaga Dk. Zentroan Txakur-terapia gehituko da Eguneko Zentroan eskaintzen diren jardueren planean.
Jarduera hori aurrera eramatearen ardura Aurrera Aterarena izango da, hori gizarte ekimeneko erakunde bat da eta pertsonei laguntza fisikoa eta emozionala eskaintzea du helburu animaliekin lagundutako terapiaren bidez.
Uliazpiko beste zentroetan txakur-terapia aspaldi samarretik lantzen den jarduera bada ere, Zubillaga Dk. Zentroaren kasuan gure jarduera-eskaintzan sartzen dugun lehenengo aldia izango da.
12 saioko programa bat gauzatuko da, martxotik ekainera, eta zentroan arreta eskaintzen zaien 7 pertsonarentzat izango da. Programaren amaieran ebaluazio bat egingo da programarekin lortutako emaitzak ikusteko.