Orain dela gutxi agurra egin diogu Ausolan plantillako Oli sukaldariari Uliazpiko Zubillaga Dk. Zentroan.
Bazkari bat egin dugu arreta eskaintzen zaien pertsona guztiekin eta bazkarira etorri nahi izan duten langile guztiekin eta egun oso atsegina igaro dugu.
Bazkaldu ondoren cavarekin egin genuen topa, kafea eta pastak hartu genituen, eta gero oparien ordua, dantza eta animazioa izan genituen.
Bere lankideok onena opa diogu hasi berria duen bere bizitzako aldi berri honetan.