Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Eguneko arreta > GASTEIZKO TALUR ELKA...

Zerbitzuak


2013/03/26

GASTEIZKO TALUR ELKARTEAREN “GR-99 BIDEEN KOLOREAK” DOKUMENTALAREN ESTREINALDIAN PARTE HARTU DUGU

Joan den martxoaren 8an, Bergarako Zubillaga Dk. Zentroan arreta jasotzen duen pertsona talde bat eta beren zaintzaileak gonbidatu zituen Gasteizko Talur elkarteak, Montehermoso Jauregian “GR-99: Bideen koloreak” dokumentalaren estreinaldia ikustera. Irabazi asmorik ez duen elkarte bat da Talur, eta adimen-minusbaliotasuna duten pertsonak gizarteratzearen alde lan egiten du.

 

Juanjok, Mercedesek, Higiniok, Manuelek eta Aitziberrek, beren zaintzaile Mirian eta Alejandrarekin batera, primeran pasatu zuten dokumentala ikusten, eta bertan 7 pertsonen abentura ezagutu ahal izan genuen: Eloy, Liher, Argiñe, Noelia, Lidia, Raquel eta Danik, eta Talur elkarteko monitore-taldearekin eta boluntarioekin batera, GR-99 edo Ebro Ibaiaren Bide Naturalaren zeharkaldia egin zuten 17 egunetan barrena.

 

Egun horretan, haiekin une atsegin bat igarotzeko aukera izan genuen, eta halaber, opari txiki bat eman genien. Geroago, Talur elkarteko profesionalak gurekin harremanetan jarri ziren gure presentzia eskertzeko eta bisitatu nahi gaituztela adierazteko, gu hobeto ezagutzearren.

Irudi-galeria

Argazki 1

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus