Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Eguneko arreta > IVANEN AGURRA...

Zerbitzuak


2012/05/07

IVANEN AGURRA

2002 urtean ireki genuenetik Zubillaga Dk. Zentrora etorri izan da Ivan. Hamar urte igaro dira ordutik, eta horrelako kasuetan esaten den moduan, hegan igaro dira. Badirudi atzoko kontua dela Marga eta Lourdes gure Ford Furgoneta granatean Elgoibarrera haren bila joaten zirenekoa. Baina bai, urteak igaro egiten dira eta beharrak ere bai, horregatik hain zuzen ere erabaki du bere familiak Zubieta Zentrora eramatea, Ivanek une honetan behar dituen laguntzak bertan eman diezazkioten.

Hori dela eta, joan den ostiralean agur-festa antolatu genuen zentroan, haren familiak pastelak jatera gonbidatu gintuen eta guk festa bat antolatu genuen trikitilariekin eta dantzekin. Festaren amaieran opari txiki bat egin genion, Bergaran igaro dituen urte horiek guztiak bere oroimenean gorde ditzan.

Gure aldetik, onena desio diogu Ivani, eta ziur gaude Zubieta Zentroan horrela izango dela.

Irudi-galeria

ARGAZKI 1

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus