Gurekin urte eta erdi eman ondoren, egonaldiak Ulialdin eta bere familiaren etxean tartekatzen zituela, gure Joakin Beasaingo pisu batera joan da azkenean bizitzera. Ategorrieta Zentroan agur berezi bat eman nahi izan genion denbora honetan guztian guretzat ere berezia bihurtu den horri.
Garberan Zirko Frantsesa kokatua zegoela aprobetxatu genuen eta, hala, arratsaldeko saioetako batera hurbildu ginen. Merezi izan zuen ikukizunak, izan ere, Joakinen poza eta ilusioa eta berarekin batera joan zen talde osoarena ikusi ahal izan genuen beren aurpegietan islatuta.
Ulialdin eta, oro har, Zentro osoan asko poztu ginen Joakinengatik, baina egia esateko, haren hutsunea izugarri sentituko dugu.
Besarkada handi bat, Joakin, eta oso zoriontsua izan zaitezela zure etxe berrian.