Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Eguneko arreta > ARRASATEKO GOIENETXE...

Zerbitzuak


2012/01/27

ARRASATEKO GOIENETXE ZENTROAK ZUBILLAGA DK. ZENTRORA EGINDAKO BISITALDIA

Aurten ere Arrasateko Goienetxe Eguneko Zentroko erabiltzaile talde baten bisitaldia izan dugu. Aurtengo helburua Jose Ramón Azkarragari bisita egitea zen, erabiltzaile hau hiru urtez egon zen Goienetxen.

Jose Ramon joan den urteko irailean etorri zen gure zentrora eta ordutik hona Bergarako taldean pixkanaka integratu da inolako zailtasunik gabe.

Bisitaldi horri esker Jose Ramonek lehengo bere lagunekin egoteko aukera izan zuen, kafea eta pastak hartu genituen elkarrekin eta bisitaldiaren amaieran Eguneko Zentroa eta Etxebizitza erakutsi genizkien ezagutu zitzaten.

Adimen urritasunaren alorrean lantzen ditugun baliabideen artean bisitaldiak guztiz positiboak dira eta benetan merezi du horiek bultzatzea.

Bisitaldiaren argazki batzuk jarri dizkizuegu.

Irudi-galeria

ARGAZKI 1

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus