Urtarrilaren hasieran Zubillaga Dk. Zentroan arreta eskaintzen diogun talde bat Aita Menni Ospitalera joan zen Isabel Godoyri bisita egitera.
Isabel gurekin egon da zerbitzua eskaintzen hasi ginenetik, eta joan den urtearen amaiera aldean, bere laguntza premietarako egokiagoa den beste zerbitzu-mota bat izateko aukera eskaini zitzaion Aita Menni Ospitalean sortu berri den Unitate batean.
Javik, Mercedesek, Ivanek, Pegertok eta Aitziberrek beren zaintzaile Marili, Mertxe eta Lorearekin batera Isabelekin tarte batean egoteko aukera izan zuten kafe bat hartuz eta berarekin hitz eginez, oso une atsegina igaro zuten guztiek.
Hemendik eskerrak eman nahi dizkizuegu Aita Menni ospitaleko pertsonalak egin zigun harrera onagatik.