Gure zentroa nahiko gaztea da, 2002ko apirilean inauguratu baitzen, baina gure lehenengo erretiroa ere iritsi zaigu. Joan den martxoan, Auzo Lagun Garbiketa Zerbitzuko gure lankide Lourdes Cobosek erretiroa hartu zuen. Lourdesek hasieratik lan egin du zentroan; aurrena gidari lanean aritu da, Eguneko Zentroko pertsonak eramanez, eta gero arropa-garbitegian eta garbiketa Zerbitzuan gaueko txandan jardunez. Lan egiteko bere gaitasun handiagatik eta lankideei eta zentroko pertsona artatuei erakutsi dien kariño handiagatik nabarmendu da beti. Aurrerantzean bere senitarteko eta lagunekin ahalik eta bizimodurik zoriontsuena izan dezala opa diogu. Zorionak Lourdes.