Larrialdiko egoeretan eta atsedenaldietan familia askok dituzten premiei erantzun bat ematen jarraitzen dugu.Maiatzeko eta ekaineko hilabete hauetan guztiz beteta dugu Ulialdiko etxebizitza, eta hala, guztira 27 pertsona izango dira gurekin epealdi desberdinetan, 2 hilabete hauetan.Ilusioa egiten digu ikusteak maleta eta aurpegian irribarre bat dutela etortzen direla hona, eta etxera itzultzeko unea iristen denean, “berriro itzuliko naiz” esanez abiatzen direla.
Ulialdiko pertsonen eta Ategorrietan bizi diren erabiltzaileen artean sortzen den dinamismoa, dibertsitatea eta elkarreragina onuragarria da guztiz, eta aberasgarria da gu guztiontzat eguneroko jardunean.
Familiek adierazi izan digute oso pozik daudela zerbitzuarekin.Gehien estimatzen dutena, hain zuzen ere, premiako egoeretan edo oporrak egin nahi dituztenean bertara joateko leku bat dutela jakiteak eskaintzen dien lasaitasuna da, eta beren senitartekoak ere egonaldi horretan gurekin primeran pasatuko duela jakiteak.
Horrek guztiak ematen dio zentzua gure lanari, ez zaizue iruditzen?