Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Eguneko arreta > AZKEN HIRUHILEKOKO P...

Zerbitzuak


2010/10/28

AZKEN HIRUHILEKOKO PRESTAKUNTZA ZUBILLAGA DK. ZENTROAN

Urteko azken hiruhilekoan, honako prestakuntza-ekintza hauek antolatu ditugu:

  • Ergonomia eta Jarrera Higiene Aplikatua. Gure Fisioterapeutak eman du ikastaroa, Lierni Errastek, eta 9 pertsona bertaratu dira: plantillako 4 langile, itxaronzerrendako beste bi, eta praktiketako hiru ikasle.
  • Suteak Itzaltzeko Oinarrizko Ikastaroa. Ordiziako Su Eskolak eman du, eta 4 langilek hartu dute parte.
  • Autokontrolari buruzko ikastaroa. Lobato irakasleak eman du, eta 2 langilek hartu dute parte.
  • Bi sute-simulazio egin dira, bata eguneko zentroan eta bestea etxebizitza-zentroan. 9 langilek eta praktiketako 3 pertsonak hartu dute parte.
  • Oinarrizko Eskulanei buruzko ikastaroa. Rosa María del Aguilak eman du, eta 5 langilek hartu dute parte.

 

Horrez gain, hobekuntzarako bi lantalde sortu ditugu:

 

  • Elikadura Taldea. Bere helburuak hauek dira: erabiltzaile bakoitzak jateko orduan dituen zailtasunak ebaluatzea; janariaren egitura aztertzea, erabiltzaileek zailtasunik eta itotzeko arriskurik gabe jan dezaten; eta erabiltzaileek hartu behar dituzten janari-kantitateak zehaztea. Taldearen burua Rakel Gonzalez Zaintzaile Gobernaria da, eta 4 zaintzailek hartzen dute parte.
  • Komunikazio Taldea. Bere helburua ikusmen-euskarriak planifikatzea eta antolatzea da, erabiltzaileen orientazioa eta komunikazioa errazteko. Talde honen burua Victor Larrinaga Zentroko Arduraduna da, eta 4 zaintzailek hartzen dute parte.

 

Ekintza horiek guztiak 2010. urterako Prestakuntza Programaren barruan daude. Prestakuntza-ekintza bakoitza ebaluatu egiten da, honako alderdiak neurtzeko asmoz: gaiaren erabilgarritasun teorikoa, erabilgarritasun praktikoa, lan-dinamika, erabilitako materiala eta aurkezpenaren argitasuna.

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus