Aurten berriro ere parte-hartze aktiboa izan dugu Bergarako jaietan.Nabarmentzeko ekintzen artean herri-bazkaria, lau erabiltzaile eta bi zaintzaile izan ziren horretan parte hartu zutenak, eta zezen-plazan antolatu diren ekintzak aipatuko ditugu.Barraketan, musika-kontzertuetan, Bitorianatxoren jaitsieran, txarangen soinuarekin egin diren dantzaldietan eta abarretan ere ibili gara.
Jai-giroa bizi egin behar da, eta horregatik bizi izan duguna kontatu ordez unerik onenen argazkiak utziko dizkizuegu ikusteko.