Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Eguneko arreta > Oporrak Saloun...

Zerbitzuak


2010/06/07

Oporrak Saloun

Joan den urtean Eibarko Egogain Zentroaren eta Bergarako Zubillaga Dk. Zentroaren artean udalekuak antolatu genituen Saloura joateko. Talde mistoa antolatzea izan zen esperientzia, Eibarko zentroko bi lagun eta Bergarako lau izan ziren taldean, balorazioa oso positiboa izan zen eta aurten berriro ere errepikatu egin dugu.
Nolanahi ere, IMSERSOk finantzatutako programaz baliatu gara oraingoan, gure antolamenduaren barruan ere sartzen delako adimen urritasuna eta laguntza-premia orokorrak dituzten pertsonak gizarteratzeko modu bat gehiago bezala.
Aurrez aipatutako ezaugarriak dituzten hainbat pertsona baliabide normalizatu batean ahalik eta modurik egokienean moldatzea izango da programa horren helburua, kasu honetan bezala, era guztietako herritar ugari izaten den herri turistiko batean moldatzea.
Helburu hori lortzeko garraio publikoa erabili behar dute, ostalaritza giroko lekuren batean hartu behar dute ostatu beste pertsona batzuekin batera, eta egunero herritarrek leku horretan egiten dituzten hainbat jarduera egin, batez ere aisialdi eta jolas alorrekoak: erosketak egitera joan, pasierara, hainbat lekutan freskagarriak hartzera, eta abar.
Eta horrela izan da, Itziar, Txumari, Iñaki, Aitziber, Mercedes eta Itziar Z.k osatutako taldea Rakel, Lorea eta Alicia zaintzaileekin batera ezin hobeto ibili dira Port Aventuran, hondartzan, Salouko tabernetan, hoteleko igerilekuetan eta egunaren amaieran hotelak bere bezeroentzat antolatzen duen diskotekan. Han ibili dira dantzan, “pajaritos” “el chiqui-chiqui” eta bertako jendea alaitzeko jarri dituzten beste hainbat abesti ezagunekin.

Aurten ere esperientzia positiboa izan da, horrenbestez ez dugu baztertu datorren urterako ere beste bat antolatzea.
 

Irudi-galeria

Argazki bat

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus