Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Eguneko arreta > Goyeneche Fundazioar...

Zerbitzuak


2010/04/29

Goyeneche Fundazioaren Arrasateko Eguneko Zentroan artatutako pertsona talde bat Bergarako Zubillaga Dk. Zentroa ikustera eto

 

 Joan den apirilaren 22an, Goyeneche Fundazioaren Arrasateko Eguneko Zentroan artatutako pertsona talde baten bisita izan genuen. Maria, Fernando, Rafa, Javi eta Jose Antoniok, Elena zentroko arduradunarekin eta Pili zaintzailearekin batera, hainbat galdera egin zizkiguten gure zentroaren funtzionamenduarekin eta eguneroko bizitzarekin loturiko gai desberdinei buruz. Uliazpi gisa betetzen dugun eginkizunaren aldeko interesa agertu zuten, goizean zer egiten genuen galdetu ziguten, edo nola antolatzen ginen arratsaldean, eta era berean, gure etxebizitzan bizi diren pertsonen aldeko interesa erakutsi zuten eta Eguneko Zentroan zeuden pertsonak nondik zetozen ere galdetu zuten. Solasaldi horren ondoren, kafe bat hartu genuen denok elkarrekin. Sorpresa bat hartu genuen, gurean artatutako batek ezagutzen zituelako Goyeneche Fundaziokoak, eta ilusio handia egin zielako elkar ikusteak eta agurtzeak. Bisita benetan atsegina izan zen, eta erabaki genuen hurrengoan gu joango ginela Arrasatera haiei bisita bat egitera. Gure web gunetik, besarkada bat. Argazki batzuk jarri ditugu egun horren oroigarri modura.

Irudi-galeria

Visita bat

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus