Lankidetza Hondarribiko Baratze Komunitarioaren Proiektu batekin
Hondarribiko Udalean, Aurreikuspen sailaren barruan, Baratza komunitarioaren proiektu oso interesgarria gauzatzen ari dira.
Otsaileko lehenengo astean Zubietako hiru talde joan ginen baratza ikustera eta horiek nola funtzionatzen duten azaldu ziguten. Gainera egoskari batzuk (patatak) aldatzeko aukera ere izan genuen, gero horiek biltzera joan beharko dugu, eta landare bat eman ziguten bakoitzari, zentroan hazten ikusi ditzagun. Bisitaldia amaitzeko hamaiketako bat egin genuen baratzeko langileekin. Esperientzia oso pozgarria izan zen bi aldeetakoentzat. Udaberrian jarraiutko dugu boluntario moduan lan eginez.