Aurtengo udalekutako irtera Beragarko Zubillaga Zentrua eta Eibarko Egogain zentruen artean bateratuta egin dugu. Bidaiaren helmuga Salou/Cambrils izan da, bertara joan diren erabiltzaileak Iñaki, Mercedes, Aiztiber, Itziar Zubillaga, Txumari e Itziar izan dira. Zaintzaile bezala berriz, Xabier, Lorea eta Rakel egon direlarik. Oporraldiak iraun duten bost egun hauetan, giro ona izan dugu Mediterraneo alde hartan, igerileku eta hondartzan eta paseoan ibili garelarik. Behin han geundela Port Aventurara joan gabe ezin geratu, bertako TUTUQUI SPLASH eta parkean itzuli ematen dion trenean ere ibili ginen, primeran gainera. Orain arte kontatutakoa asko iruditu ezgero, hori ez da dena, oraindik gaua gelditzen da, afalostean berriz, hoteleko diskotekan dantzan aritu ginen, gaueko ordu txikiak arte.