Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Kudeaketa-kalitatea

Kudeaketa-kalitatea


Uliazpiren iritziz kalitatea funtsezko baldintza da kudeaketan, adimen urritasuna duten pertsonen eta horien familien Bizi Kalitatearen garapena bultzatuko duten zerbitzuak eta laguntzak eskaintzeko.


Horretarako, Uliazpik Aurreratutako Kudeaketaren Eredua jarraitzen du, kalitate eta etengabeko hobekuntzaren printzipioetan oinarrituta dago eta Ikuspegiarekin eta Balioekin koherenteak diren eta lerrokatuta dauden kudeaketarako tresnak erabiltzen ditu:

 

  • Plan Estrategikoak eta Kudeaketakoak
  • Aginte-mahai integrala
  • Autoebaluazioak
  • Kanpoko ebaluazioak
  • Gogobetetasun-inkestak
  • Prozesuen bidezko kudeaketa

 

Uliazpik 2016an prestatu du hurrengo 4 urteetarako Plan Estrategikoa eta kudeaketa-planak ditu. 2016-2019 Plan Estrategikoaren prestaketan erakundearen prozesuetan sartuta dauden pertsonak eta zaintzaileen focus taldeak hartu dute parte.

 

Uliazpik, etengabe hobetzeko asmo horretan aurrera jarraitzeko konpromisoarekin, 2016 Kudeaketa Plana prestatu du, eta horren bidez, ondorengo helburu estrategikoak landuko dira:

 

  1. Adimen-urritasuna duten Adineko Pertsonentzako Zerbitzuetan erreferente izatea.
  2. Adin Txikikoei eta Gazteei arreta egiteko eremua birdefinitzea.
  3. Erabiltzaileen eta familien Bizi Kalitatea hobetzea.
  4. Gogobetetako Pertsonak edukitzea.
  5. Jarduera-marko komunak sortzea adimen-urritasunaren alorrean.
  6. Zerbitzuaren prestazioan eraginkortasuna bermatzea.

 

Helburu estrategikoak prozesuetara hedatzen dira; horiek Uliazpiko kategoria profesional eta zentro desberdinetako pertsonek osatzen dituzte eta prozesu-taldeek dute aurten erakundearen barruan planifikatutako eta adostutako ekintzak gauzatzeko erantzukizuna. Adierazleen bitartez neurtzen da helburu estrategikoak erdietsi diren.

 

Uliazpik honako sari hauek jaso ditu:

  • 2015: Lanean saria, Gureakek emandakoa.
  • 2013: Zilarrezko Q saria kudeaketako kalitateagatik, Eusko Jaurlaritzak emandakoa Euskaliten bidez.
  • 2011: Urteko Atzegizale saria, Atzegik emandakoa.
  • 2009: Aurrera saria, Gureakek emandakoa.
  • 2007: Diploma Kudeaketako kalitatearen konpromisoagatik, Eusko Jaurlaritzak emandakoa Euskaliten bidez.
  • 2004: Diploma Kudeaketako kalitatearen konpromisoagatik, Eusko Jaurlaritzak emandakoa Euskaliten bidez.

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus