Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Lehendakariaren agurra

Lehendakariaren agurra


Uliazpi 1989. urtean sortu zen Gipuzkoako Foru Aldundi Txit gorenaren Erakunde Autonomo gisa, hain zuzen ere ezgaitasun intelektuala eta laguntza premia orokorrak dituztenen eta horien familien bizi-kalitatea hobetzeko arretaren kudeaketa zuzena bere gain hartu zuenean Gipuzkoako lurraldean. Une horretara arte, eta 1967. urteaz geroztik, lan hori "Atzeratuen Aldeko Gipuzkoako Elkarteak" egiten zuen.

 

Esther Larrañaga Agirre. Gizarte Politikarako Foru Diputatua eta Uliazpiko Lehendakaria.

Esther Larrañaga Agirre. Gizarte Politikarako Foru Diputatua eta Uliazpiko Lehendakaria.

 

Urte hauetan zehar egindako lanaren eta lortutako emaitzen balantzea oso ona izan da, eta beraz, guztiok merezi ditugu zorionak. Halere, badago zereginik oraindik, eta beraz, pertsona horien premia zahar zein berriei erantzun egokia ematen saiatu behar gara: premiak guztiok ditugunak dira noski, baina horiek asetzeko zenbait laguntza eta baliabide behar dituzte ordea. Ezbairik gabe gizarte baten garapen-, ongizate- eta lotura-mailaren adierazle oso garrantzitsua da talde gutxietsiei eskaintzen zaien arreta-maila.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiaren helburu lehenetsietako bat da laguntza premia handienak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko jarduerak bultzatzea. Eta horien artean, Uliazpin arreta jasotzen duten ezgaitasun intelektual handiko pertsonak.

 

Aurkezpen hau baliatu nahi dut aipatu kolektiboaren errealitateaz eta Uliazpi egiten ari den lanaz gizartea ohartarazteko. Web orri berri honen edukiak horretarako balio izatea nahi nuke.

Esther Larrañaga Agirre

Gizarte Politikarako Foru Diputatua eta Uliazpiko Lehendakaria.

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus