Hemen zaude: Hasi > Arreta jasotzen duten pertsonak > Adimen urritasuna
Adimen urritasuna duten Pertsonen aldeko Erakundeen Espainiako Konfederazioko (FEAPS) kide den aldetik, ULIAZPIk bere egiten du adimen urritasuna (AU)erminoa, eta halaber, AAIDDk (Adimen Urritasunaren eta Garapenaren Amerikako Elkartea) Adimen Urritasunari buruz 2010an eman zuen definizioa
“Adimen atzerapenak esan nahi du muga nabarmenak izatea adimenaren funtzionamenduan eta egokitze-trebetasunetan; muga horiek agerian geratzen dira trebetasun kontzeptual, sozial eta praktikoen kasuan. Ezgaitasuna 18 urte bete baino lehen agertzen da”
AAIDD (American Association on Intellectual and Developmental Disabilities) erakundearen ikuspegia eredu teoriko, alderdi askokoa eta ekologikoa da; eta pertsona nahiz ingurunearen hainbat alderdi hartzen dituen 5 dimentsio proposatzen ditu (gaitasun intelektualak, egokitze-trebetasunak, parte-hartzea eta gizarte rolak, osasuna eta testuingurua) nor bere kabuz baliatzea ahalbidetuko duten laguntzak hobetzeko.
AUren ebaluazio-prozesuan hiru funtzio desberdin daude: diagnosia (hautagarritasuna zehazten du, baldin adimen-atzerapenik badago), sailkapena (indar-guneak eta mugak identifikatzen ditu) eta laguntzen planifikazioa (pertsonaren funtzionamendua hobetzeko beharrezkoak diren laguntzen intentsitatea eta motak identifikatzen ditu).
Adimen urritasunari buruzko informazio gehiago
Garapena, hezkuntza, interesak eta ongizate pertsonala garatu eta funtzionamendu indibiduala handitzeko baliabide eta estrategiak dira laguntzak. Profesionalek ematen duten laguntza mota bat dira zerbitzuak. Premisa bat hartzen dugu kontuan, hain zuzen ere denbora luze batean laguntza pertsonalizatu egokiak emanez gero, AU duen pertsonaren bizi-funtzionamendua hobetu egingo dela gehienetan. Laguntzen intentsitatea maiztasunaren (noizbehinkakoa, hilerokoa, asterokoa, egunerokoa), iraupenaren (minutuak, orduak...) eta motaren (ikuskapena, hitzezko zein keinuen bidezko laguntza, fisiko partziala, fisikoa erabatekoa...) arabera erabakitzen da, eta 4 maila bereizten dira:
Uliazpin arreta jasotzen duten gehienek laguntza-premia orokorrak dituzte