Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Zentroetako jarduerak Hasi > Aktualitatea > Lan eskaintzak > ABISUA: ZAINTZAILEAREN EPEARI BURUZKO INFORMAZIO-OHARRA

Lan eskaintzak

ABISUA: ZAINTZAILEAREN EPEARI BURUZKO INFORMAZIO-OHARRA

 

Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2. eta 3. zenbakiko Epaitegietan, administrazioarekiko auzi errekurtso bana aurkeztu da ( 365/2021 eta 369/2021 zenbakidun errekurtsoak, hurrenez hurren ), Uliazpiko Gobernu Batzarraren Erabakiaren kontra. Erabakia 2021eko ekainaren 24koa da -2021eko uztailaren 19ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua-, eta horren bidez onartu zen hogeita hamalau zaintzaile lanpostutara lehiaketa-oposizio bidez sartzeko hautaketa prozesuaren deialdia.

Horretarako, espedientea Epaitegira bidaltzea onartzen duen erabakia jakinarazi zaie interesdun guztiei – hau da, aipaturiko prozesuan parte hartzeko eskaera denboran zein era egokian aurkeztu dutenei-, eta dei egin zaie nahi badute demandatu gisa ager daitezela errekurtso horietan, BEDERATZI EGUNEKO epean, Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2. Eta 3. zenbakiko Epaitegietan, Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa Arautzen duen Legearen 49.1 artikuluaren arabera.

Banakako jakinarazpenak legez ezarritako prozeduraren arabera eskatzen den dokumentazioa du, eta informazio ohar honekin hautaketa prozesuaren garapena izaniko gertakari honen berria modu orokorrean ematen dugu.

Alerta zerbitzua  E-mail bat jaso nahi al duzu lan eskaintza honek aldaketa garrantzitsuak dituenean?

(*) duten eremuak nahitaezkoak dira Terminoak eta baldintzak:

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus