Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Terminoak eta baldintzak

Terminoak eta baldintzak


Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (DBLO) betez, jakinarazten dizugu www.uliazpi.eus webgunearen bidez eskaintzen dizkiguzun datu pertsonalak konfidentzialtasunez erabiliak izango direla, eta ULIAZPIren titulartasunpean egongo den fitxategi automatizatu baten parte izango direla aurrerantzean. Uliazpi, hain zuzen ere, administrazio izaerako erakunde autonomoa da, Gipuzkoako Foru Aldundi Txit Gorenaren menpe dagoena Gizarte Politikarako Departamentuari atxikia, eta bere helbidea, Oihenart, 2 behea, 20018 Donostia ● Gipuzkoa da, eta behar bezala inskribatuta dago Datuen Babeserako Espainiako Agentzian (www.agenciaprotecciondatos.org).

 

Zure datu pertsonalak jakinarazpenak bidaltzeko helburuarekin erabiliko dira (bide arrunt edo elektronikoak erabiliz), eta halaber, ULIAZPIren jarduerarekin loturiko informazioak eta zuretzat interesgarri izan daitezkeenak bidaltzeko, eta helburu horrekin denbora mugagabez gordeko dira, zuk berariaz aurkakoa adierazten diguzun arte.

 

Era berean, jakinarazten dizugu datu horiek eskuratzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko edo aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezula DBLOan aurreikusitakoarekin bat etorriz, gutun ziurtatua edo jaso izana egiaztatzeko aukera ematen duen beste moduren bat erabiliz eta zure N.A.N.aren fotokopiarekin batera bidaliz, honako helbide honetara: Oihenart, 2 behea, 20018 Donostia ● Gipuzkoa. Erregistro elektronikorako edozein inprimakitan ageri diren eta nahitaezko gisa adierazi diren eremuak ez betetzeak ULIAZPIk zure eskaera hori ez kontuan hartzea eragin dezake.

 

Uliazpik ez die hirugarrengoei bere Bezero/Erabiltzaileen izaera pertsonaleko informaziorik edo daturik ez saltzen, ez akuratzen eta ez eskualdatzen ere.

 

Adierazi nahi dizugu, halaber, ULIAZPIk zenbait cookie dituela ezarriak bere sistemetan, eskainitako zerbitzua hobetu eta pertsonalizatzeko eta nabigazioa errazteko helburu bakarrarekin. Cookie horiek erabiltzaile anonimo bati eta ordenagailu bati bakarrik atxikitzen zaizkio, eta ez du aukerarik ematen izaera pertsonaleko daturik eskuratzeko. Cookie horiek testu-fitxategi txiki batzuk dira, nabigatzaileak zure ordenagailuaren disko gogorrean gordetzen dituenak. Gure webgunean nabigatzen ari zaren bitartean, gure zerbitzariak cookie horiek ezagutu ahal izango ditu eta zure azken bisitan aukeratutako hizkuntzari buruzko informazioa eskaini ahal izango digu. Nabigatzaile gehienek onartzen dute cookieak automatikoki erabiltzea, baina zure nabigatzailea konfiguratu dezakezu cookieak jasotzen dituzunean ordenagailuaren pantailan ohar bat agertzeko eta zure disko gogorrean instalatu daitezen eragotzi ahal izateko.

 

Erabiltzaileak bermatu egiten du ULIAZPIri eskainitako Datu Pertsonalak egiazkoak direla, eta bide batez, horietan gerta litekeen edozein aldaketa jakinarazteko ardura hartzen du. Inprimakiak datu faltsuekin, zehaztu gabeekin, bete gabeekin edo eguneratu gabeekin betetzeagatik ULIAZPIK hirugarrengoei sor diezaiokeen zuzeneko nahiz zeharkako edozein kalte edo galeraren erantzule bakarra Erabiltzailea izango da. Erabiltzaileak ez du hirugarrengoen datu pertsonalik sartu behar aldez aurretik pribatutasun-politika honetan ezarritakoa jakinarazi eta hark adostasuna ematen ez badu, eta bera izango da horrelakoak sartzearen erantzule.

 

Haurrei eta 18 urtetik beherako gazteei ohartarazten zaie beren gurasoen edo tutoreen baimena eduki behar dutela ULIAZPIren webgunean datu pertsonalak sartu ahal izateko.

 

ULIAZPIk beharrezko neurriak hartu ditu datu pertsonalak aldatu, galdu edo baimenik gabe tratatu edo eskuratu daitezen eragozteko, betiere kontuan izanik teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta horiek dituzten arriskuak, giza ekintzek sortuak izan nahiz ingurune fisiko edo naturalak sortuak izan, baina edonola ere, Erabiltzaileak jakin egin behar du Interneten segurtasun-neurriak ez direla gaindiezinak.

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus