Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Lagundu nahi duzu?

Lagundu nahi duzu?


 

Zertarako?

  • Borondatezko langileen programan parte hartu nahi duten pertsonekin erabateko harremana ahalbidetzeko.
  • Komunitatean egiten diren aisialdi-, kirol-, gizarte- eta kultura-jardueretan parte hartzeko aukerak emateko.
  • Giza harremanak izaten laguntzeko eta Uliazpitik kanpoko pertsonekin egoteko.

Nork lagun dezake?

Adimen Urritasuna (AU) dutenei eguneroko jarduera garrantzitsuetan modu altruista eta solidarioan laguntzeko gogoa duen edonork.

Ikasketarik behar al dut?

Ez da beharrezkoa AU duten pertsonen arreta eta hezkuntzarekin lotutako ikasketak izatea.

Zer eman behar dut?

  • Interesa
  • Denbora
  • Konpromisoa

Zertan lagun dezaket?

  • Zerbitzuaren erabiltzaileekin lotura zuzena duten jardueretan: garraio-zerbitzuetan lagundu, toki batetik besterako joan-etorrietan lagundu, aisialdi eta denbora librearen garapenean lagundu, giza harremanak zabaltzen lagundu...
  • Zerbitzuaren erabiltzaileekin lotura zuzena ez duten jardueretan.

Zein dira borondatezko lanaren bi modalitateak?

  • Borondatezko gizarte-lan orokorra: Arreta zuzeneko laguntza ahalbidetzen du.
  • Borondatezko gizarte-lan teknikoa: Arlo teknikoko laguntza ahalbidetzen du.

Eta nola hasiko naiz?

Programa hasi baino lehen boluntarioak honakoa jasotzen du:

  • Prestakuntza orokorra, egin behar dituen lanetarako gaitasuna duela ziurtatzeko.
  • Garatu beharreko lan eta eginkizunei buruzko informazioa.
  • Laguntza jasoko duten pertsonei buruzko informazioa.
  • Tutore baten laguntza.
  • Lankidetza-konpromisoaren dokumentu sinatua.
  • Txartela.

 

Deitu (943-005090) edo idatzi eta utzi zure telefono-zenbakia edo e-mail helbidea eta zurekin harremanetan jarriko gara.

 

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus