Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Familiak > Orientabidea eta kontsultak

Orientabidea eta kontsultak


Gure zerbitzuari buruzko orientabidea emango dizun informazioa zure eskura jarri nahi dugu, eta era berean, ULIAZPIn sartzeko zer egin behar den jakingo duzu. Gainera, kontsultaren bat egin nahi badiguzu, jar zaitez harremanetan gurekin.

 

  1. Onartua izateko baldintzak
  2. Norentzat da zerbitzua
  3. Zer zerbitzu eskaintzen dira
  4. Familien ekarpen ekonomikoa
  5. Nola jarri harremanetan gurekin
  6. Zerbitzura sartzea. Zer egin behar dut Uliazpin sartzeko?
  7. Atseden-zerbitzua behar dut
  8. Zer gaiei buruzko orientabidea eman diezadakete?

 

igo1. Onartua izateko baldintzak

  • Gipuzkoako Lurralde Historikoan erroldatua egotea eskaera egin baino bi urte lehenagotik.
  • 6 urte edo gehiago eta 55 baino gutxiago izatea.
  • Adimen urritasuna (AU) edo laguntza premia orokorrak (LPO) edo handiak dituela dioen diagnostikoa izatea.
  • Minusbaliotasun-ziurtagiriaren titularra izatea.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuetako Arreta eta Sarrera Zerbitzuak aldeko txostena egitea.

igo2. Norentzat da zerbitzua

AU eta laguntza premia orokorrak eta handiak dituzten pertsonentzat eta beren familientzat.

igo3. Zer zerbitzu eskaintzen dira:

Eskaintzen ditugun zerbitzu guztiak ezagutzeko, ikusi web-orri honetako Zerbitzuak saila.

  • Etxebizitza
  • Eguneko arreta
  • Atsedena
  • Etxean laguntzea
  • Laguntza teknikoa
  • Zerbitzu konbinatu pertsonalizatua
  • Familiei laguntzea

igo4. Familien ekarpen ekonomikoa

Arreta jasotzen dutenek edo horien ordezkariek egonaldiaren eta entitateak eskaintzen dituen zerbitzuen finantzaketan parte hartzen dute dagokien ekarpena eginez (urtarrilaren 30eko 4/1996 Foru Dekretua, prezio publikoak arautzen dituena)

  • Etxebizitza-zerbitzua. Arreta jasotzen duen pertsonak izan dezakeen pentsioaren eta/edo laguntza ekonomikoen %75.
  • Eguneko arreta-zerbitzua: 117,58 € euroko 12 ordainketa. Zenbateko hori urtero eguneratzen, eta horretarako, aurreko ekitaldiko zenbatekoari azken KPIa gehitzen zaio.
  • Atseden-zerbitzua: Programa horri dagozkion zenbatekoak Egoitza Zerbitzurako erabakitako zenbatekoen araberakoak izaten dira.

igo5. Nola jarri harremanetan gurekin

Zerbitzu orokorrak Donostian daude. Gurekin harremanetan jartzeko telefonoa 943-005090 da (Josune Martínez).

 

Zurekin hitz egingo duen pertsona gizarte-langilea izango da, bera baita informazio pertsonalizatuagoa (zerbitzuak erabiltzen hastea, informazioa, aholkuak...) nahi duten familiekin lehen harremana izaten duena.

igo6. Zerbitzura sartzea. Zer egin behar dut Uliazpin sartzeko?

Pertsona bakoitzarentzat zerbitzu egokiena erabakitzeko eskumena Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamentuak du.

 

Gehienetan eskaera udalerri bakoitzeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bidez egiten da. Nolanahi ere Uliazpik lagun diezazuke kudeaketa horiek guztiak egiten. Horretarako jar zaitez harremanetan gizarte-langilearekin.

 

Egoitza-zerbitzua edo eguneko zentroaren kasuan, beharrezkoa da Gipuzkoako Foru Aldundia izatea pertsona hori Uliazpira bideratu duena. Horregatik, nahiz eta familiak egun ez izan zerbitzuen beharrik, orientabidea izapidetua izan dezake, zerbitzuren bat behar duen unean sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin.

igo7. Atseden-zerbitzua behar dut:

Uliazpik plaza kopuru jakin bat du familiako larrialdi-egoerei edo atseden-beharrei erantzuteko. Zerbitzu hori kudeatzea gizarte-langilearen zeregina da. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan berarekin.

 

igo8. Zer gaiei buruzko orientabidea eman diezadakete?

  • Uliazpiren zerbitzuak
  • Dirulaguntzak Nork kudeatzen ditu. Nora joan behar dut. Zer baldintza bete behar dira.
  • Laguntza teknikoak. Nork kudeatzen ditu. Nora joan behar dut. Zer baldintza bete behar dira.
  • Beste batzuk. Arreta pertsonalizatua.

 

. aaaaa

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus