Berriak Hasi>Aktualitatea>Albisteak> ULIAZPIK ABUZTUKO ATSEDEN-ZERBITZUA JARRI DU ABIAN ATEGORRIETAN
Berriak
ULIAZPIK ABUZTUKO ATSEDEN-ZERBITZUA JARRI DU ABIAN ATEGORRIETAN
2012/08/13
Abuztuaren 1ean Atseden Zerbitzua abiarazi zen Ategorrietan.Aurten ere, Uliazpik bi helburu lortzearren jarri du abian programa.Batetik, atsedenaldi bat eskaini nahi die urte osoan zehar adimen urritasuna duen pertsonaren batekin bizi diren familiei; eta bestetik, pertsona horien aisia eta denbora librea sustatu nahi du, horien premiak eta gaitasunak kontuan izanik.
Aurten, Gipuzkoako hainbat lekutako 36 pertsonei eskaini ahal izan zaie zerbitzua; horietatik 6 hilabete osoan zehar egongo dira gurekin eta, beste 30ak, ordea, lehen edo bigarren hamabostaldian.
Programa honen bitartez, pertsona horien aisialdia betetzeaz gain, komunitatearekiko harreman zuzena sustatzen da ibilaldi eta irteeren bitartez, Donostiako Aste Nagusian parte hartuz, erkidegoko baliabideak erabiliz, eta abar; betiere, banan-banako arreta eta medikuen eta erizainen jarraipena alde batera utzi gabe, hura behar duten pertsonen kasuan.
Era berean, zerbitzuak pertsona arduradun bat eta zaintzaile talde bat ditu hamabostaldi bakoitzean, zerbitzuak abuztuan ere behar bezala funtzionatu dezan eta zaindutako pertsonek atseden-egun batzuez gozatzeko aukera izan dezaten, urtean zehar izaten dituzten obligazioak alde batera utzita.