Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Berriak Hasi > Aktualitatea > Albisteak > BIZIKLETAZ ADINIK EZ - GABONETAKO ARGIAK IKUSTEKO TXANGOA DONOSTIA ZENTROAN

Berriak

BIZIKLETAZ ADINIK EZ - GABONETAKO ARGIAK IKUSTEKO TXANGOA DONOSTIA ZENTROAN

2024/01/10

Donostia Zentroan urte berria ezin hobeto hasi dugu; izan ere, urtarrilaren 3an erabiltzaile talde batek hiriko Gabonetako argiekin gozatzeko aukera izan baitzuen, BAE (Bizikletaz Adinik Ez) taldeko boluntarioek lagundurik. BAE irabazi asmorik gabeko elkarte bat da eta bertako langile boluntarioek egoitzetan edo etxean bizi diren adinekoak eramaten dituzte triziklo batean paseatzera, haien bizi kalitatea hobetzeko.

Oraingoan, zentroko zaintzaile batek ere lagundu zien, eta haien aurpegiak ikusi besterik ez dugu egin behar zer ondo pasatu zuten konturatzeko.

Gure eskerrik beroenak BAEri eta bertako boluntarioei Uliazpiko Donostia Zentroko erabiltzaileez gogoratzeagatik, eta... izango ahal dugu hurrengo urtean txangoa errepikatzeko aukera! 

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus