Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Berriak Hasi > Aktualitatea > Albisteak > ALDAPETA MARIA IKASTETXEAREN EMANALDIA ULIAZPI DONOSTIA ZENTROAN

Berriak

ALDAPETA MARIA IKASTETXEAREN EMANALDIA ULIAZPI DONOSTIA ZENTROAN

2024/01/04

Abenduaren 19an, Aldapeta Maria Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 5. mailako haur talde bat, Lierni Cano irakasleak lagundurik, Donostia Zentrora etorri zen gure erabiltzaileei gabon kantak abestera. Emanaldia primeran egoteaz gaiz, haurrak espontaneoak, naturalak eta oso hurbilekoak izan ziren gure mutil-neskekin, eta horri esker, Donostia Zentroan ditugun pertsonek goiz dibertigarri eta desberdin bat igarotzeko aukera izan zuten.

Aldapeta Mariako irakasleek bisitaren aurretik lan bat egiten dute Uliazpi zer den jakiteko; gero, emanaldia prestatzen dute; eta, azkenik, esperientziaz hitz egiten dute.

Hona hemen haurrek esandako esaldietako batzuk gure egoitzara egindako bisitaldiari buruz: 

-Lehenago inoiz sentitu ez ditudan gauzak sentitu ditut, poz handia eta aldi berean tristura.

-Oso ondo pasatu dut. Ez dakit, ezin dut azaldu.

-Lehen hezkuntzan izan dudan esperientziarik onena.

-Hasieran beldur pixka bat sentitu dut, nire eskua hartu besterik ez zuela nahi konturatu naizen arte; oso ona eta alaia zen. 

-Oso onak dira, asko animatu gaituzte, eta ez diete hutsegiteei erreparatzen, gauza onei baizik.

-Itzuli nahi nuke, gogoratuko al dira gutaz?

-Zerbait ondo egitera joan gara; haiek baino pozago atera gara.

-Poza hartu dute, baina gure poza handiagoa izan da.

Bihoazkie hemendik gure eskerrik beroenak Aldapeta Maria Ikastetxeko profesional guztiei (eta, jakina, ikasleei) horrelako esperientziak proposatzeagatik, dibertsitate funtzionala duten pertsonen errealitatea jende guztiarengana hurbiltzeko balio dute eta. Datorren urtean zuen zain izango gara! 

Jai Zoriontsuak.

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus