Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Berriak Hasi > Aktualitatea > Albisteak > AHOZKO KOMUNIKAZIO BAT KORDOBAKO PSIKOGERIATRIAKO NAZIO BILTZARREAN (martxoak ...

Berriak

AHOZKO KOMUNIKAZIO BAT KORDOBAKO PSIKOGERIATRIAKO NAZIO BILTZARREAN (martxoak 8, 9 eta 10) “GAUR, EGUN HANDIA DA KARLARENTZAT

2018/03/19

Ikerketa-lan bat aurkeztu da, eta horren helburu nagusia Buru Osasunaren arloko Fisioterapia (BOF) programa berri baten proba pilotu bat egitea da, eta ikustea zer eragin duen Neurogarapenaren Nahasmendua (DSM-V) duen gaixo baten buruaren egoeran eta gaitasun funtzionalean, kontuan izanik nahasmendu depresibo iraunkorra ere izan dezakeela, dementziaren hasierako fasean sartzeko arrisku handi batekin.

Emozioen aurpegiko adierazpenak erregistratzeko tresna bat sortu da horretarako bereziki, eta Fonsecaren behaketa psikomotorearen eskuliburuaren moldaketa bat egin da. Zenbait eskala probatu dira sintoma neuropsikiatriko desberdinak neurtzeko, eta Ongizate emozionalaren dimentsioan oinarritutako bizi-kalitatearen eskala bat ere bai.

Azterlan honetan 9 hilabete eman dituzte eta urrats hauek izan ditu: azterlanaren lehen eta seigarren hilabeteetan emozio primarioen ez ahozko komunikazioaren behaketa sistematiko ez parte-hartzaile bat egin da ikus-entzunezko erregistroaren bidez, aurpegiko adierazpenen erregistrorako tresnak dituen irizpideen arabera. Aldiz, 2., 3., 4., 6., 7. eta 8. hilabeteetan Buru Osasunaren arloko Fisioterapia programa bat garatu da, astean bi saio eginez. Lehen saioa uretan egin da Terapia Akuatikoaren bidez, eta saio bat egin da fisioterapia-gelan, Gorputz Pertzepzio Basal, Terapia Psikomotor eta Musikoterapia Harkorraren teknikak erabiliz.

Ondorioa: Gelako saioak (gorputz-pertzepzio basala, terapia psikomotorea eta musikoterapia harkorra, soinu bibroakustikoen bitartez) eta Terapia Akuatikoko igerilekuko saioak tartekatzen dituen BOF programa berezi hau baliagarria izan daiteke Psikogeriatriaren eremuan erabili ahal izateko, tratamendu ez farmakologiko gisa, gaitasun funtzionala eta buru-osasuna hobetuz. Beste alde batetik, sintoma neuropsikiatrikoen balioespenerako eskala batzuk probatu dira, gure erabiltzaileen artean erabil daitezkeenak. Beharrezkoa da azterketa esperimental aleatorizatuak diseinatzea lagin esanguratsu batez, Programaren eraginkortasuna baliozkotzeko.

Irudi-galeria

CNC1

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus