Joan den otsailaren 1ean eta 2an, Plena Inclusión erakundeko (Adimen Urritasuna duten Pertsonei Laguntzeko Entitateen Estatuko Konfederazioa) Zuzendaritza Teknikoko kide Berta Gonzalez Uliazpin izan genuen bisitan, eta heziketa-saio bat eskaini zigun bertako teknikarien taldeari. Otsailaren 1ean, ostegunarekin, Uliazko zentro eta zerbitzuetako batzuk eta lan egiteko modua ezagutu ahal izan zituen, eta hilaren 2an, ostiralarekin, bere ezagutza eta esperientzia partekatu zuen, Adimen Urritasuna eta laguntza-premia handiak dituzten pertsonei egokitutako Pertsonarengan Ardaztutako Plangintzari buruzko heziketa-saio batean.