Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Berriak Hasi > Aktualitatea > Albisteak > ULIAZPIKO SENITARTEKOEN BATZARRA 2017

Berriak

ULIAZPIKO SENITARTEKOEN BATZARRA 2017

2017/12/18

Joan den larunbatean, abenduak 16, familien urteko batzarra egin zen Donostiako Kursaal jauregian. Bertan Pere Ruedak esku hartu zuen, eta desgaitasuna duten pertsonei eskainitako arretak izandako historiari eta bilakaerari buruz hitz egin zuen. Gero, zerbitzuaren 50. urteurrenaren inguruan prestatutako bideo bat eskaini genuen, eta Joanak eta Sebastianek osatutako Hego Haizea izeneko musika-taldeak zenbait kanta eskaini zizkigun. Kanta horietako bat Zubieta Zentroko erabiltzaile den Rafarekin batera eskaini zuten. Azkenik, Uliazpiko gerente Arantza Aguirianok eta Uliazpiko lehendakariorde Elena Basagoitiak esker ona adierazi zieten 2017. urtean erretiroa hartu duten langileei, eta eskultura bat eman zieten. Gure erakundeko gizarte-langile Josune Martinezek gidatu zuen ekitaldia.

Batzar honetara 200 lagun baino gehiago etorri ziren, senitartekoak eta Uliazpiko zerbitzu eta zentro desberdinetako profesionalak zenbatuta, eta batzarra amaitu ondoren mokadutxo bat elkarrekin partekatzeko aukera izan genuen. Datorren urtean ere hemen espero zaituztegu. Eguberri Zoriontsuak!

BIDEOA: ULIAZPI 50 URTE

Irudi-galeria

AFU1

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus