Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Berriak Hasi > Aktualitatea > Albisteak > SOINUEN MOSAIKOAREN ARRAKASTA

Berriak

SOINUEN MOSAIKOAREN ARRAKASTA

2017/01/31

Aurreko batean aurreratu genizuen moduan, Uliazpiko 4 erabiltzaile Soinuen Mosaikoaren kontzertuetan parte hartzen ari dira azkenaldi honetan. Lehen kontzertua hilaren 27an izan zen, ostiralarekin, eta atsegin handiz esan dezakegu egundoko arrakasta izan zuela. Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera interpretatu zuten pieza hau “La flor más grande del mundo” izan zen, José Saramagoren ipuin baten inspiratuta Emilio Aragónek idatzitako konposizioa.
Eibarko Egogain Zentroko Koro Alonsok bakarlari gisa parte hartu zuen pianoa joz, eta Zubieta Zentroko Rafa Ruiz de Garibayk, Fraisoro Zentroko Javi Gonzálezek eta Donostia Zentroko María Luisa Iturraldek musikari laguntzaile gisa parte hartu zuten.
Obra hori otsailaren 4ean, larunbatarekin, interpretatuko dute berriro 18:00ean, Kursaalen, Kursaal Eszenaren familiako Kontzertuen barruan. Berriro ere Uliazpiko komunitate osoa eta gainerako jende guztia animatu nahi dugu ekitaldi artistiko inklusibo honekin gozatzera hurbil daitezen.
 

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus