2022/12/05 • - Donostia - Donostia Zentroa • Zerbitzuak - Etxebizitza
Donosti Zentrotik abiatuta, joan den azaroaren 25ean (ostirala), Maria, Juancar, Cristina eta Arantza euren harri-koskorra jartzera joan ziren boluntario gisa, Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin elkar lanean. Raulek eta Maiderrek lagundu zieten eta Garbera Merkataritza Zentroan elikagaiak biltzen eta sailkatzen aritu ziren. Esperientzia ezin hobea izan da; beraz, ziur errepikatuko dugula.