Aurten handitasunez ospatu ditugu Inauteriak Donostia Zentroan.Talde bat Tolosako Inauterietara joan zen “Ostegun Gizen” eguna pasatzera, eta gero zezen-plazara joan ziren bigantxak ikustera.
Ostegun arratsaldean lehenengo aldiz guregana etorri zen ONCEko kideen abesbatza baten txantxako abestiekin benetan gozatzeko aukera izan genuen.Esperientzia paregabea izan zen eta gure esker ona agertu nahi diegu abesbatzako kideei.
Martxoaren 27an, astelehena, zentroan ospatu genituen Inauteriak, mozorro-desfilea, pintxoak eta musika izan genituen goizean eta txokolatea txurroekin eta dantzak arratsaldean.
Argazki batzuk erakutsi nahi dizkizuegu zein ongi ibili ginen ikus dezazuen.