Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Zentroetako jarduerak Hasi > Aktualitatea > Lan eskaintzak > INFORMAZIO-OHARRA 2/18: ZAINTZAILE LAN-POLTSAKO ZERRENDETAKO PUNTUAZIOAK EGUNERATZEA

Lan eskaintzak

INFORMAZIO-OHARRA 2/18: ZAINTZAILE LAN-POLTSAKO ZERRENDETAKO PUNTUAZIOAK EGUNERATZEA

NABARMENDUA

2018ko martxoaren 14an Informazio Ohar bat (2/2018 zk.) argitaratu zen, eta bertan “LAN-BIZITZAREN TXOSTEN MUGATUA” izeneko txostena eskuratzeko jarraibideak eskaini ziren; bertan, txosten hori aurkeztu beharra azpimarratzen zen dagokion apartatuko puntuazioa eguneratu ahal izateko, eta horrez gain, gaineratzen zen hori ez aurkezteak 2017an lan egindako egunak ez eguneratzea eragingo zuela eta, ondorioz, legokiokeen puntuazioa ez eguneratzea.

Informazio Ohar horretan ez zen aurkezpenerako eperik adierazten, eta beraz, gutun honek ez-aipatze hori zuzentzeko balio izango du.

Horrela, “LAN-BIZITZAREN TXOSTEN MUGATUA” aurkezteko azken eguna aurtengo apirilaren 22a izango da. Hori dela eta, data hori igaro ondoren aurkezten direnak ez dira kontuan hartuko, behar bezala egiaztatutako eta Giza Baliabideen Sailak libreki hautemandako arrazoi justifikaturen bat egon ezean (Zaintzailearen Poltsaren Kudeaketa Irizpideek organo horri esleitua diote horren kudeaketan sortzen diren intzidentziak ebaztea).

Donostia, 2018ko apirilaren 9an.- Giza Baliabideen Arduraduna, José Ramón Iturrieta Gutiérrez.

Alerta zerbitzua  E-mail bat jaso nahi al duzu lan eskaintza honek aldaketa garrantzitsuak dituenean?

(*) duten eremuak nahitaezkoak dira Terminoak eta baldintzak:

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus