Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Berriak Hasi > Aktualitatea > Albisteak > ZAINTZAILEEN 34 PLAZA LORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUAREN DEIALDIA.

Berriak

ZAINTZAILEEN 34 PLAZA LORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUAREN DEIALDIA.

2021/07/19

Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Uliazpi Fundazioa” erakunde autonomoaren Gobernu Batzordeak, 2020ko abenduaren 16ko erabakiaren bidez, 2020ko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu zuen. Horretan, besteak beste 34 “zaintzaile” lanpostu sartzen ziren. 

Eta batzorde berak, 2021eko ekainaren 24ko erabakiaren bitartez, Uliazpiko langile lan-kontratudun finkoen plantillako 34 “zaintzaile” plaza oposizio-lehiaketa bidez eskuratzeko hautaketa-prozesuaren deialdia onartu zuen, baita deialdi hori arautuko zuten oinarriak ere.

Oinarri horiek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira, 2021eko uztailaren 19an (135 zk.ko GAO).

Eskabideak aurkezteko epea zabalik egongo da 2021eko uztailaren 20tik (oinarriak GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik) abuztuaren 23ra arte.

Hautaketa-prozesuan parte hartzeko instantzia edo eskabideak egiteko, web orri honetako “Lan eskaintzak” ataleko eskabide formularioa bete beharko da.

Dokumentuak deskargatzea:

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus