Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Berriak Hasi > Aktualitatea > Albisteak > ADIMEN EDO GARAPEN URRITASUNA DUTEN PERTSONEN OSASUNA, BERMATU BEHARREKO ESKUBIDEA

Berriak

ADIMEN EDO GARAPEN URRITASUNA DUTEN PERTSONEN OSASUNA, BERMATU BEHARREKO ESKUBIDEA

2020/10/26

COVID-19aren ondorioz sortu den egungo osasun krisian, adimen urritasuna, autismoa edo garun paralisia duten pertsonek osasunerako sarbidean eta osasun arretan duten zaurgarritasun berezia azpimarratu nahi du FEVASek. Ebidentzia zientifikoak, adimen edo garapen desgaitasuna “berez” ez dela arrisku faktorea adierazten badu ere, kolektibo horretan gaixotasun fisiko batzuen prebalentzia biztanleria orokorrarena baino 2,5 bider inguru handiagoa da. Horien artean, COVID-19aren ondorioz larriki gaixotzeko arrisku handiagoarekin erlazionatutako afekzio batzuk daude.

Baldintzatzaile horri osasun sistemarekin erlazionatutako oztopoak gehitzen zaizkio. Kolektibo horretan eragin nabarmena dute: informazio konplexua eta hizkuntza teknikoan adierazia,  osasun langileak pertsona horiek dituzten laguntza premiez ez jabetzea edo arreta prozesuan erreferentziazko pertsonak bertan egoteko aukerarik ez izatea, besteak beste. Oztopo horiek babesgabetasun edo diskriminazio egoerak eragin ditzakete.

Errealitate horren aurrean, FEVASek berretsi du funtsezkoa dela Urritasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioaren 25. artikulua bermatzea, osasun sistema publikoko eragile nagusiei zuzendutako jakinarazpen baten bitartez. Bestalde, nabarmendu du beharrezkoa dela arretarako protokolo espezifikoen garapenarekin, ekipo espezializatuen erabilgarritasunarekin, osasun zerbitzuen irisgarritasun kognitiboarekin eta koordinazio soziosanitarioarekin erlazionatutako neurriak bultzatzea.

Osasunerako eskubidea bermatzea pertsona, erakunde eta instituzio guztioi dagokigun erantzukizuna da, eta FEVASen lankidetza hori bultzatu gura izan dugu, adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen eta haien familien bizitza kalitatea hobetzeko.

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus