Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Berriak Hasi > Aktualitatea > Albisteak > ULIAZPIK ALDI BATERAKO EGONALDIEN ZERBITZUA MANTENDUKO DU ULIALDIREN BITARTEZ

Berriak

ULIAZPIK ALDI BATERAKO EGONALDIEN ZERBITZUA MANTENDUKO DU ULIALDIREN BITARTEZ

2020/10/08

Guztiok dakigun moduan, pandemia honen hilabete latzenetan zehar, Uliazpik Ategorrietako Zentroan, Ulialdiren bitartez, eskaintzen zuen aldi baterako egonaldi zerbitzua bertan behera utzi behar izan zuen.

Epe luze horretan zehar egoera zaila bizi izan duten familien sostengu beharra ikusita, Uliazpik beharrezkoa den baimena eskatu zion Gipuzkoako Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuari, zerbitzu hori berriz ere abian jarri ahal izateko.

Baimena uztailean jaso genuen eta hilabetez hilabete berrituz joan da, zerbitzu hori, egoera epidemiologikoaren eta Gipuzkoako lurralde historikoan egoera horrek duen bilakaeraren ondorioz, edozein momentutan ixtea gerta litekeela jakinda.

Ulialdi zerbitzuari onura atera ahal izateko, hartzaileek zerbitzua justifikatzen duten behar sozial eta sostengu behar jakinak izan beharko dituzte, eta sartu aurretik PCR negatibo bat jaso beharko dute.

Uztailean eta irailean zehar, 15 familiari eman diegu zerbitzu hau eta, urrian eta azaroan zehar, beste familia kopuru on bati arreta eman ahal izatea espero dugu.

Nola ez, zerbitzuaren baitan, Osasun Sailak eta Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuak berak ezarritako higiene neurri eta gomendio guztiak errespetatzen dira.

Esperientzia orain arte oso positiboa izan da eta familiek eskari handia duen zerbitzu hau berriz ere ematea eskertu digute, euren senideei arretarik onena ematen jarraitzeko.

Irudi-galeria

U1

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus