Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Berriak Hasi > Aktualitatea > Albisteak > 2020 KUDEAKETA PLANA

Berriak

2020 KUDEAKETA PLANA

2020/06/26

Uliazpik lau urtean behin, legegintzaldiarekin bat etorrita, burutzen duen Hausnarketa Estrategikoa egin du eta, horren ildotik, 2020-2023 Plan estrategikoa eta 2020 Kudeaketa Plana prestatu ditu.

Prozesu honen hasieran, erakundearen xedea, ikuspegia eta balioak berrikusi ziren. Ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak ezarritako ildo eta helburu estrategikoei jarraituta eta kontuan hartuta ere interes talde bakoitzaren prozesuan garatutako AMIA azterketa, Uliazpik datozen lau urteetarako helburu estrategikoak zehaztu zituen.

Konfinamendua amaituta, burututako lana berrikusi egin zen, bizi dugun egoerak ekarritako aldaketak direla eta. Azkenik, helburu horiek lortzeko beharrezko ekintzak ezarri ziren, prozesu taldeen parte hartzearekin. Plan Estrategikoaren eta Kudeaketa Planen jarraipena eta kontrola adierazleen bitartez burutzen da.

Aurtengo Kudeaketa Planean, honako helburu estrategikoak landuko dira:

1. Desgaitasun Intelektuala duten adingabe eta gazteekin burututako jarduketak sustatzea.

2. DI duten 45 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduketa programak egokitzea.

3. Eskubideen eta Autodeterminazioaren emaitzak indartzea.

4. Laguntza eredu berriak bultzatzea.

5. Familiekin harremana ezartzeko eredu berri bat definitzea, arreta berezia jarrita adingabe eta gazteen familiengan.

6. Pertsona eta egituren kudeaketa erabiltzaileen behar berrietara egokitzea.

7. Erakundearen jasangarritasuna bermatzea.

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus