Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Berriak Hasi > Aktualitatea > Albisteak > ADIMEN DESGAITASUNA (AD) DUTEN PERTSONEN ARRETARAKO ZENTROETAN TRATU TXARRAK ...

Berriak

ADIMEN DESGAITASUNA (AD) DUTEN PERTSONEN ARRETARAKO ZENTROETAN TRATU TXARRAK PREBENITZEKO ETA HORIEN AURREKO JARDUKETA PLANA

2019/08/23

NONDIK SORTZEN DA GAI HAU?

Plana hainbat faktore batu izanaren ondorioz sortu da: batetik, gure Kudeaketa Planetik eta, bestetik, Erabateko Kalitatean hobetzeko planetatik eta FEVASeko lantalde batetik. 

Faktoreen bat-egite horren ondorioz, eta PROTEDISeko kanpoko aholkularitzari esker, plana abian jarri da. Planaren helburuak, besteak beste, AD duten pertsonen arretarako zentroei lan filosofia berri bat garatzen laguntzea da, AD duten pertsonen kontzeptualizazio eta eskubideen ikuspegi eguneratuagoekin bat etorriz, era guztietako tratu txarrak desagerraraziz eta zubi lana eginez, desgaitasuna duten pertsonak komunitatean txerta daitezen, horretarako behar duten laguntza eskainiz. 

PLANAREN HELBURUAK 

Zentroetan lanerako sistema bateratua ezartzea: tratu txar egoerak prebenitu ahal izateko, benetako tratu txarrak izan ditzaketen kasuak antzemateko eta egoera horien aurrean zerbait egiteko zein urrats eman behar diren jakiteko. 

ZENTROKO JARDUKETA PLANA

Denbora honetan zehar hainbat ekintza eraman dira aurrera, honako mugarri hauekin laburbil daitezkeenak:

Hiru pertsonen prestakuntza.

Zentroko Batzorde Iraunkorra eratzea. 

Egoeraren diagnostiko bat egitea, Protedisen laguntzarekin.

Jarduera zehatzak zentro pilotuan (profesionalen galdeketaren emaitzen txostenetik eta arriskuaren banakako ebaluazioetatik eratorritakoak):

Jokabideari lotutako Laguntza Plan guztiak batera berrikustea (diziplina anitzeko lantaldea eta laguntzaileak). 

Prestakuntza, Lantaldea, Intimitatearekin lotutako gaietan, eta Intimitate Protokoloa Zentroan erabiltzea. 

Erabiltzaileei oinarrizko komunikazio gaitasunak (autodefentsa) irakastea. 

Prestakuntza, kontzeptualizazioaren eta tratu txar eta eskubide moten inguruan (profesionalak eta senideak)

Prestakuntza Jokabideari lotutako Laguntza Positiboan, profesionalentzat. 

Zuzeneko arretaren arloko langileei eskubideak adieraztera bideratutako prestakuntza, gai honen inguruan sentsibilitate handiagoa izan dezaten, eta gure arreta jasotzen duten erabiltzaileen eskubideen bermatzaile eta defendatzaile gisa jardun ahal izan dezaten. 

Zentroko familiei berri ematea, egindako lanari buruz eta etorkizuneko jarduketa ildoei buruz. 

 

Irudi-galeria

MELDI1

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus