Jesus praktikak egiten hasi da Uliazpin, Pauso Berriak programaren barnean. Programa hori Atzegi eta Gureak-en arteko lankidetzarekin sortu zen eta bien artean kudeatzen da, eta helburu du ikasketa, gaikuntza eta garapen pertsonala, laneratzeko beharrezkoak dituen laguntzak emanez. Jesusek 9:00etatik 13:00era lan egiten du goizetan. Astelehenetan Ategorrietako Zentroan egoten da, eta asteko gainerako egunetan Zerbitzu Zentraletan. Ongi etorri!