Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Berriak Hasi > Aktualitatea > Albisteak > ABUZTUKO ATSEDEN ZERBITZUA ULIAZPIREN ATEGORRIETA ZENTROAN

Berriak

ABUZTUKO ATSEDEN ZERBITZUA ULIAZPIREN ATEGORRIETA ZENTROAN

2018/08/08

Aurten berriro ere Uliazpik Atseden Zerbitzua martxan jarri du Donostiako Ategorrieta Zentroan.
Programaren helburua familiari atseden bat eskaintzea da familiakoari arreta eskaintzeari dagokionez, eta adimen urritasuna duen pertsonari arreta eta estimulazioa eskaintzea, horren premia eta gaitasunak kontuan izanik.
Joan den urtean bezala zerbitzuan arreta eskaintzen zaien pertsonek 10 edo 20 eguneko eskaintza izango dute, familiaren premien arabera.
Aurreko urteetan bezala jarduera-aukera zabal bat antolatu dugu eta horren barruan sartzen dira hipika-jarduera, musikoterapia edo igeriketa Intxaurrondoko Kiroldegian. Era berean, udaldi honetan erkidegorako irteerak ere bultzatuko dira eta jolas eta aisialdirako guneak ikusiko ditugu, hala nola Hendaia, Pasaia, Hondarribia, Orio, Ulia... edo kultura-guneak, adibidez, Donostiako Tabakalera.
Oraingoz, lehenengo 12 pertsonarekin hasi da zerbitzua lanean eta balorazioa, hori esateko azkarregi bada ere, oso positiboa izaten ari da.

Irudi-galeria

Argazki 1

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus