Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Berriak Hasi > Aktualitatea > Albisteak > ULIAZPIKO LANGILE BATEK GALES BISITATU DU

Berriak

ULIAZPIKO LANGILE BATEK GALES BISITATU DU

2018/07/16

Mª Eugenia Merino, Donostia Zentroko arduraduna, Plena Inclusión elkarteko etxebizitza batzordeko kide gisa, Galesera joan da Plena Inclusión elkarteko 10 profesionalek osatutako talde batekin, astebetez, laguntza-premia handiak dituzten pertsonentzako etxebizitzen eta bizimodu independentearen ereduak ezagutzera. Oso bisita interesgarria izan da, premia konplexuak dituzten pertsonentzat komunitateko bizitza-aukerak sustatzeko eta desinstituzionalizatzeko prozesuan hainbat urtez aurrerapenak egiten eta laguntzarako erakundeekin eta tokiko administrazioekin lanean jardun ondoren, eta hala, beren eraldaketa-prozesuaren emaitzak eta gakoak erakutsi dizkigute. Pertsona guztientzat inklusiboagoak eta pertsonalizatuagoak diren eredu berrietara aurrera egiteko aukera bat da, eta bereziki, laguntza-premia handiena duten eta gehienetan eredu horietatik kanpo geratzen direnentzat. 

Bisita horretatik abiatuta, PLENA INCLUSIÓN elkartearen "MI CASA" Proiektuaren bitartez, zenbait Pilotutza egingo dira Espainiako toki desberdinetan laguntza-premia handiak dituzten pertsonentzat komunitatean bizitzeko eta etxebizitza izateko ereduak garatu ahal izateko. Pilotutza horiek testuinguru kontrolatuagoetan beren eraginkortasuna frogatu duten ereduak eguneroko jardunean txertatzeko prozesuak dira. Beharrezkoa da aurrera egitea laguntzen finantzaketa pertsonarengan Oinarritutako Plangintzaren printzipioek gidatuko duten eredu baterantz, norbanakoen erabakiei lehentasuna emanez, jasoko diren laguntzen izaera eta moten gainetik, beste bizimodu independente batzuen ordez instituzioen barruan egon beharra ezarri gabe.

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus