Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Berriak Hasi > Aktualitatea > Albisteak > GOBERNU BATZORDEA

Berriak

GOBERNU BATZORDEA

2017/10/20

Apirilaren 26an eta urriaren 17an bi bilera arrunt egin ditu Gobernu Batzordeak. 

Apirileko bilera horretan, onetsi egin zuten 2016ko kontuen itxiera, Uliazpiren inbentarioa, baita zaintzaile lanpostuetan aldi baterako zerbitzuen beharrak estali ahal izateko lan-poltsako zerrendak handitu eta/edo eguneratzeko prozesuaren deialdia arautuko duten oinarriak ere; eguneratu egin zuten Lanpostuen Zerrenda eta, halaber, Hezkuntza Unitate bati buruz Hezkuntza Sailari aurkeztutako proiektu baten inguruko informazioa eskaini zuten.

Urriaren 17ko bilkuran, berriz, onetsi egin dute 2018ko Aurrekontuen Aurreproiektua, baita gure zentroak garatzeko eta egoki funtzionatzeko beharrezkoak diren zerbitzuak kontratatzeko baldintza-orri desberdinak ere eta, bide batez, 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikuluan aurreikusitako adingabearen babeserako neurriak Uliazpin aplikatzeko jarraibideak. Lanpostuen Zerrenda eguneratzeari ere ekin diote, Gobernu Batzorde desberdinetan egin ohi den moduan.

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus