Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Berriak Hasi > Aktualitatea > Albisteak > DONOSTIA ZENTROAREN 50. URTEURRENEKO OSPAKIZUNA

Berriak

DONOSTIA ZENTROAREN 50. URTEURRENEKO OSPAKIZUNA

2017/06/01

Atzo, 2017ko maiatzak 31, Donostia Zentroan oso egun berezia eta hunkigarria bizi izan genuen. Villa Uliazpi eta, beraz, Donostia Zentroa bera eta zerbitzu osoa abian jarri genueneko 50. urteurrena ospatu genuen.

Ospakizun honetan ilusio handiak jarriak genituen, asteak generamatzan prestakizunak, bilerak... egiten, eta erantzuna ezin hobea izan zen. Ehun lagunek baino gehiagok, aspaldiko lankideak eta egun Uliazpin lan egiten duten langileak batuta, elkarrekin berriro egoteko eta bitxikeriak eta bizipenak partekatzeko aukera izan genuen.

Ekitaldiari hasiera emateko, mahai-inguru bat egin zen eta, bertan, ondoko parte-hartzaileak izan genituen: Paúl Zubillaga Dk., José Luis Basoko, Mª Luisa Balenciaga eta Edurne Ugarte, eta moderatzaile gisa, berriz, Arantza Aguiriano aritu zen. Ez dago inor hoberik kontatzeko nolakoak izan ziren hasierako urte zail haiek, adore eta ahalegin handikoak, baina batez ere ilusioz eta itxaropenez beteak, zalantzarik gabe Uliazpi gaur egun dena izateko zutabe eta oinarri izan zirenak. !Zer poza ematen duen haiei entzuteak! Zenbat oroitzapen! Haiei denbora gehiagoan entzuteko gogoz geratu ginen denak.

Gero, omenaldi txiki bat egin genion Gloria Álvarezi, Uliazpin arreta jasotzen denbora gehiena egin duten erabiltzaileen ordezkariari, baita Paúl Zubillagari ere, dedikazioz eta konpromisoz beteriko hainbat urtez zentroko mediku izan denari. Gipuzkoako Foru Aldundiko Erakunde Publikoen Zuzendari Nagusi Elena Basagoitiak plaka oroigarri bat eta lore bat eman zizkien biei, eta horrez gain, agurra dantzatu zieten Asunek eta Maiderrek, biak ere Donostia Zentroko zaintzaileak.

 Festa amaitzeko, aperitibo bat eskaini genuen zentroko lorategietan, eta horrela, aukera ezin hobea bilakatu zen berriro elkarrekin egoteko eta oroitzapenak partekatzeko, aspaldiko ezagunekin hitz egiteko eta Uliazpin egin dugun ibilbideko urte hauek guztiak ospatzeko.

Zorionak historia honetako atzoko eta gaurko parte-hartzaile guztioi. Beste 50 urte gehiago bete ditzagula!

Irudi-galeria

2

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus